2.6 C
Bergara
asteazkena, 14 urria, 2026

ARRASATE

“Aita Mennik langileak prekarizatzen jarraitu nahi du” [Aita Menniko langileen testua]

Hilabeteak zain egon ostean, enpresaren zuzendaritzak bart bilera berri batetara deitu zigun eta bilera horretan aurkitutakoa guztiz onartezina izan da. Aldez aurretik adostutako edukiak okertzen ditu eta orain arte negoziatutakoa zapuzten du. Beste behin ere, empresa honek dituen asmoak ageriak gelditu dira: bere interés propioak eta langileen kontura politxokoak betetzea. Non gelditzen dira ustez enpresa honek ustez defendatzen dituen baloreak?

Medikuaren hautaketa Arrasaten. 1857

Testua: Josemari Velez de Mendizabal / Argazkiak: Mendia bilduma. Medikuaren hutsunea betetzeko udalak martxan jarri zuen berria izendatzeko makineria  eta lehen bileran batzorde berezia osatu zen sendagile berriaren gaineko baldintzak erabakitzeko. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

Herritar baten kexa

Argazkiak: Herritar bat. Arrasatear batek jakitera eman du koltxoi bat kalearen erdian utzi dela, Musakolako Maisu Aranbarri espaloiaren erdian, bi argazkiek erakusten duten bezala.

M8 Plataforma Feministak balorazio asanblada egingo du bihar

Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. M8 Plataforma Feministak balorazioa asanblada egingo du bihar, asteazkena. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

Mondragon Unibertsitateak ateak itxita jokatuko du igandean Baskoniaren aurka

Horrela erabaki du gaur arratsaldean Espainiako Saskibaloi Federazioak, Espainiako Gobernuak emandako arauak jarraituz koronabirusaren epidemia geldiarazteko. Martxoaren 15ean, igandea, arratsaldeko 18:30ean Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurka jokatuko duen partidua ateak itxita jokatuko da. Horrela erabaki du gaur arratsaldean Espainiako Saskibaloi Federazioak...

Laburbira martxoaren 18an iritsiko da Arrasatera

Bederatzi lanek osatzen dute aurtengo emanaldia, 2018tik 2020ra bitartean egindakoak den-denak. Sortzaile gazteen sinadura daramate gehienek, baina badira tartean eskarmentu luzeko zuzendarienak ere. Martxoaren 18an iritsiko da Arrasatera Laburbira, euskarazko film...

Martxoak 8ko egitarauean parte hartu duten herritarrei eta eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkie Arrasateko Udalak

Arrasateko Udalak herritarrei eskertu nahi die Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Eguna, antolatutako ekitaldietan izan duten parte-hartzea, eta Emakume Taldeei zein eragile ezberdinei, antolakuntzan egindako lana. Testua: Arrasateko Udala. Arrasateko Udalak herritarrei eskertu nahi die Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen...

“Koarentenan direnei aholkatzen diet lasai egotea eta prebentzioz jokatzea”

Milanon egon zen mutil arrasatearrak, "sintomarik ez dudanez" eta 14 eguneko koarentena osatu duenez, "libre" geratu da. Koarentenan jarraitzen dutenei mezua helarazi die. Arrasateko mutil bat eta Aretxabaletako neskalaguna Milanon izan ziren partidu bat ikusten otsailean, eta neskak otsailaren 25ean...

Mugimendu feministak M8aren inguruko hainbat traba salatu ditu

Mugimendu feministatik azaldu dute, aurreko zapatu gauean, hainbat gazte feministek, "Arrasateko neska gazteok jai giroan pairatzen ditugun eraso sexistak salatzeko, tabernak hartu genituela". Orduan tabernan zeuden bezero batzuren "harrera beroa izan bazen ere", "taberna guztietan erasoak jasan genituen: irainak, mespretxuak,...

Olarte kaleko ileapaindegi batean lapurtu dute

Ertzaintzak informatu duenez goizaldeko 6:15rak aldera lapurretaren abisua jaso dute. Ezezagun batzuk Xarma ileapaindegian sartu dira, eta dirua gordetzeko kutxa eraman dute. Ertzaintzaren eta Udantzaingoaren patruilak hurbildu dira Olarte kaleko lokalera. Momentuz ez da atxiloketarik egon eta ikerketa zabalik...
- Advertisement -spot_img

Latest News

SUIZIDIOA PREBENITZEKO HITZALDIA EMANGO DU NEKANE BALLUERKAK GOIENAGUSIREN ESKUTIK

Hitzaldia urriaren 19an, datorren astelehenean izango da, ohi denez, Kulturaten goizeko 10:00etan, ikerkuntza jakingarria oinarri. Argazkia: Jakiunde Zientzia, Arte eta...
- Advertisement -spot_img