2.6 C
Bergara
astelehena, 20 maiatza, 2024
spot_img

Arizmendi Ikastola

Garapen Pertsonala lantzeko talde motorra eratu da Arizmendi Ikastolan

Testua eta argazkia: Arizmendi. Gure ametsa betetzen jarraitzeko bidean, irmo jarraitzen dugu lanean gure Ikastolan. “Gero eta ziurtasun gutxiago eskaintzen digun mundu honetan barne-sendotasuna izango duten pertsonak garatzen lagundu nahiko genuke ondorengo urteetan; gure gazteei, ikastolatik irteten direnean, bizi diren...

Arizmendi Ikastolako Gazteluondoko komunitateko kideak Kurtzetxikin

Testua eta argazkia: Arizmendi Ikastola. Igandean Arizmendi Ikastolako Gazteluondo guneko komunitateko kideok, lehenengo ekitaldia izan genuen. Izan ere, Kurtzetxikira egin genuen txangoa. Tontorrean hamaiketako goxoa jan ondoren, talde argazkia atera genuen 'Elkar ezagutuz eta EUSKARAZ mintzatuz gure KOMUNITATEA indartuz´ lelopean.  Egun...

Arizmendiko ikasleek ikusmen murriztudun pertsonei lagundu diete

Gazteluondoko DBH2ko ikasleak Ziorlan eta Erdialdean kalez kale ibili dira, irakasleek zuzenduta, gai hau jendartean zabaltzen. Baita txapa solidarioak saltzen ere. "Arrasateko Begisare taldea oso aktiboa da, eta hori aurrerapauso itzela da", baloratu du Retina Gipuzkoa Begisarek. Arizmendi Ikastolako Gazteluondo...

Arizmendiko Lanbide Heziketak Saharar Herriarekin elkarlanean dihardu

Ferixalekuko Mikroinformatikako lagunek enpresek eta norbanakoek emandako ordenagailu zaharrak egokitzen dituzte. Gailu horietako batzuk Saharar Herriari emango dizkiote dohaintzan. Hartara, atzo Ikastolak arrera egin zion Fronte Polisarioko EAEko ordezkariari. Arizmendik eskerrak eman dizkie gailu zaharrak dohaintzan emandako enpresei, norbanakoei,... Arizmendi...

Arizmendiko ikasleek Errementari dantzatu eta danborrada jo dute

Arizmendi Ikastolako Gazteluondoko eta Arimazubiko ikasleek motorrak berotu dituzte San Juan jaietarako. Atzo Gazteluondoko ikasleek Errementari Dantza eta danborra jo zuten Herriko plazan. Gaur goizean Arimazubiko ikasleen txanda izan da.

“Elikadura-nahasmenduen aurka, zaintza kultura bat garatu dezagun”

Arizmendi Ikastolak antolatuta, ACABE elkarteko Yolanda Iglesias psikologoak hitzaldia eman zuen atzo Gazteluondo gunean. Ekitaldi irekia atzo arratsaldean egin zen, eta hainbat lagunek adi jarraitu zuten hitzaldia. Goiko argazkian ACABEko Yolanda Iglesias psikologoa eta Arizmendiko Mirari Arando hitzaldiko antolatzaile ageri...

Elikadura nahasmenduei buruzko hitzaldia emango du ACABEk Arizmendin

Beheko testua eta kartela: Arizmendi Ikastola. Acabe elkarteko koordinatzaile eta psikologoa den Yolanda Iglesiasek hitzaldia eskainiko du Arizmendi Ikastolako Gazteluondo gunean Bihar, ekainak 13, arratsaldeko 18:00etan Ikastolako Gazteluondo gunean elikadura nahasteetan aditua den ACABE elkarteko Yolanda Iglesiasek hitzaldia eskainiko du. Yolanda, Gipuzkoako...

Arizmendi Ikastolak ikasturte amaiera ospatu du jai giroan

Arizmendi Ikastolak gaur ospatu du ikasturte amaierako jaia, momentu batzuetan euriari aurre eginez. Hala ere, giro bikaina egon da. Arizmendi Ikastolak goizetik ekin dio bere jaiegunari. Lehen Hezkuntzako haurrak bildu dira Biteri plazan ginkana bat ospatzeko, eta ondoren Olarte...

Olarteko ikasleek ireki dute Arizmendi Ikastolaren jaia

Arizmendi Ikastolak goizetik ekin dio bere jaiegunari. Lehen Hezkuntzako haurrak bildu dira Biteri plazan ginkana bat ospatzeko, eta ondoren Olarte guneko haurrek danborrada egin dute Seber Altube eta Herriko plazan. Arratsaldean jaiarekin jarraituko dute. Arratsaldeko ekintzen hasiera, 17:15ean Arratsaldeko festaren irekiera...

Arizmendik “publikotasun-eredu berri” baten aldeko bideoa plazaratu du

Beheko testua eta bideoa: Arizmendi Ikastola. Arizmendi Ikastolan, hezkuntza-sistemaren ereduaren eztabaida, herri moduan eta gizarte moduan ditugun erronken planora ekarri nahi dugu. Eta horretarako, publikotasun-eredu berri bat eraiki behar dugula uste dugu. Europan badaude horren adibideak. 
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kuadrilen arteko Olinpiaden zozketa egin da arratsaldean

Aurten, San Juanen berrikuntza gisa, Arrasateko Gazte Olinpiadak antolatu dira ekainaren 22an. San Juan aurreko larunbatean Olinpiadak ospatuko dira...
- Advertisement -spot_img