2.6 C
Bergara
Larunbata, 3 abendua, 2022

antzokia

Álex Claverok bakarrizketa eskaini du, Udala eta ARTek antolatuta

Arrasate Rugby Taldearen 50. urteurrenean, komiko ezagunak ‘La nueva normalidad’ monologoa eman du Amaia Antzokian. Aipatzekoa da ere ARTko Herensugeek, hau da, beteranoen taldeak, 25 urte eginak dituela. Ekitaldi umoretsua Amaia Udal Antzokian izan da.

POTX eta LOTX emanaldiaren sarrerak eskuragarri

Datorren martxoaren 1ean, Amaia Antzokian izango den POTX eta LOTX haur antzerkirako sarrerak DOAN izango dira, eta eskuragarri daude interneten, www.arrasate.eus orriaren bidez: "Potx eta Lotx pailazo talde bat da. Antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituzte gure ikuskizunek. Pailazo klasikoaren umore kutsuaz osatzen dira gure esketxak."

‘0 Elirale’ ikuskizuna izan da gaur arratsaldean Amaia Antzokian

Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimeduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko. Nola txunditzen gaitu haurtzaroak? Bat-batean ageri zaigu hori guztia eta ikusle gisa izango gara horren guztiaren jakitun lan koreografiko aldi berean abstraktu eta izugarri poetikoaren aurrean. Edo nola zeharkatu itsas amildegiak ortzi izartsura iritsi arte. Edo nola adierazi gizakiaren eta gizakia inguratzen duen naturaren arteko loturari dagokionez etendako une baten denbora…

‘0 Elirale’ ikuskizuna asteburuan Amaia Antzokian

Dantza emanaldia izango da Amaia antzokian asteburuan. Bertan, Oihan Indartek dantzatutako emanaldia eskainiko du familia osoarendako. Sarrerak, bost euroko prezioa du eta emanaldi bikoitza izango da nahi duten guztiek bertaratu daitezen. Orduak 16:30 eta 18:30 izango dira.

Pandero Jaialdia ospatu da gaur Amaia Antzokian

Arrasateko Trikitixa Eskolak Pandero Jaialdia antolatu du gaur, Amaia antzokian. Ez da elkarte hau antolatzen duen lehena izango, bai ordea lehen mailako trikitixa taldeek parte hartuko duten lehena. Taulara estilo ezberdinetako artistak igoko dira, hala nola:

Brodas Bros konpainiak ‘Around the world’ ikuskizuna aurkeztu du Amaia Antzokian

Brodas Bros konpainiak 'Around the world' ikuskizuna aurkeztu du Amaia Udal Antzokian. Ikuskizun hau bidaia koaderno handi bat da eszenatokian, bertan, Brodas Bros-ek munduaren inguruan egin dituzten nazioarteko biretan (Brasil, Palestina, San Frantzisko, Los Angeles, Honduras, Japonia) bizitako bizipen eta pasadizoen bilduma eta Txinaren eragin handia, azken urte honetan 3 hilabetez biran egon baitira.

‘Tartalo, gaztaren sekretua’ antzezlana bihar Amaia antzokian

'Tartalo, gaztaren sekretua' antzezlana izango da bihar Amaia antzokian arratsaldeko 17.00-etan. Umeendako antzezlana da eta, Logela Multimediaren eskutik heltzen da Arrasatera. Sarrerak, bost euro kostua dute.

Arrasate Musikalek otsailaren 12an, Amaia Antzokian kontzertua eskeiniko du

Amaia antzokiko aforoa gaur egun 255 ikuslentzat mugatua dago. Musikari bakoitzari Arrasate Musikaletik bi gonbidapen banatu zaizkie behintzat gurasoak aukera izan dezaten beraien seme-alabak ikusteko.

Gaurko emanaldia bertan behera gelditu da

Gaurko emanaldia bertan behera gelditzen da Toundrakoek ezin izan dute Madriletik irten eta. Beste data bat lotzeko lanean dabiltza antzolakuntzatuk eta iragarriko dutela lehenbailehen adierazi dute: "Leihatilan saldutako sarrerak bertan bueltatuko dira, Internetetik erositakoak zuzenean bueltako dira erosteko erabilitako txartelara. Barkatu eragospenak".

Swingtronics + Nhil-en kontzertua Amaia Antzokian izango da

Eguraldia dela eta Udazabal egitarauaren barruan Santa Teresa plazan iragarritako biharko, Swingtronics + Nhil-en kontzertua, Amaia antzokian izango da, ordu berean, 19:30etan.
- Advertisement -

Latest News

Euskaraldiak (3.000 lagun eta 500 arigune) agurrean: “Herri osoa arigune bihurtzea dugu helburu”

Agur ekitaldia ospatu da gaur arratsaldean Seber Altuben, jai giroan, dantzan, txalapartariekin, disko jartzailedun kalejirarekin,... Ekitaldia gaur arratsaldean ospatu da...
- Advertisement -