2.6 C
Bergara
asteartea, 26 iraila, 2023

antzerki

Doke-ko ikasleek antzezlanak taularatu dituzte Amaia antzokian bigarren egunez

Doke Antzerki Eskolako ikasleek ikasturte honetan ikasitakoa erakutsi diete familia, lagun eta antzerkizaleei. Bigarren urtez igo dira Dokeko ikasleak Amaia Udal Antzokira. Arratsaldeko 18:00etan, Yolanda Arrietaren ipuin batean oinarritutako ‘Badago ala ez dago’. Ahoz-aho jasotako zenbait ipuin, gertaera eta anekdota biltzen ditu sorgin komedia kutsuko antzezlan honek. 19:00etan, ikasleek beraiek idatzitako ‘Denboraren lerroa’.

‘Ladies on Fight’ dantza ikuskizuna izango da igande honetan

'Ladies on Fight' dantza eta umorezko ikuskizun bat da, konplexurik gabeko borroka aske batetik ironizatzen duena, arteaz bizitzeak egunero dakarren borroka, business ikuskizunaren arinkeriak ezkutatzen duen errealitate tristea erakutsiz.

Klow-n ikastaroa antolatu du DAP-ek

Ikastaro honetan Klownaren mundua ezagutzeko lehen pausoak emateaz gain, bakoitzak bere pailazoa deskubritzeko eta ezagutzeko ahalegina egingo dugu. Ikastaro hau 2 modulotan banatuko da, eta bakoitzean antzerki inprobisatuaren arlo ezberdinetan sakonduz joango da. Hala ere, tailerrak independenteak izango dira beraien...

‘Narzis@’ antzezlana izango da igandean

'Narzis@' antzezlana izango da igandean Amaia Antzokian arratsaldeko 18.00. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude bost euroren truke. 9-12 urte artekoendako lana da Borobil taldearen eskutik etorritako antzerkia da igandean ikusgarri izango dena.

Doke Antzerki Eskolaren ikastaro berria martxan

Nerea Gorriti da Doke Antzerki Eskolak antolatutako ikastaro berriaren irakaslea. Hamabi ikasle heldu dira astero bi ordutako saioa burutzen ari direnak. Arrasatekoak ez ezik, Bergara, Oñati eta Aramaiokoak ere dira antzerkiaren interpretazioan trebatu nahian dihardutenak.

Doke Antzerki Eskolak aurrera jarraitzen du helduentzako bere ikastaroekin

Doke Antzerki Eskolak aurrera jarraitzen du helduentzako bere ikastaroekin. Tailer trinkoa ematen ari dira irailean eta urrian, Borja Ruiz irakaslearen eskutik.

Helduentzako antzerki ikastaroa

Ikastaroan zehar interpretazioko oinarrizko ikuspegiak aztertuko ditugu, fisiko zein psikologikoak, eta ikasle bakoitzak bere irudimena garatu beharko du, eta baita norberaren sormena eta adierazkortasuna garatuko da ere.
- Advertisement -

Latest News

Hitzaldi batek eta bi musika emanaldik ireki dute Nagusien Astea

Pertsonen Nagusien Astea inauguratu da Kulturateko areto nagusian egindako ekitaldi batekin. Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, aurkezpena aste honetan egingo...
- Advertisement -