2.6 C
Bergara
ostirala, 19 uztaila, 2024

100 urte

Jose Antonio Nuñok, 100 urtekoa, Abaroaren omenaldia jaso du

Abaroa elkarteak omenaldian plaka eta ohorezko bazkidearen karneta oparitu dizkio. Ekitaldian Jose Antoniok senideen, zaintzaileen, udal-ordezkarien eta Abaroako Juntakoen txaloak jaso ditu. Arrasateko lagun hau 1924ko uztailaren 2an jaio zen, eta ondorioz, duela gutxi mende bat bete du. Abaroako bazkide da...

Jose Antonio Nuño Ugarte arrasatearrak 100 urte bete ditu

Argazkia eta zorion agurra: Arrasateko Udala Gaur, uztailak 2, Jose Antonio Nuño Ugartek 100 urte egin ditu! ZORIONAK!  Maider Morras Arrasateko alkateak, Jose Antoniori bisita egin dio bere mendeaurrenean.

‘Etxe Txikinek, 100 urte’ liburua egin du Arrasate Zientzia Elkarteak

Intxorta 1937 elkarteak argitaratu du, Xabier Bengoak, Jose Angel Barrutiabengoak eta Juan Ramon Garaik egindako lana. Gaur aurkeztu dute Pepi Gorosabelekin batera, eta aurkezpen irekia ekainaren 18an izango da, Kulturaten, arratsaldeko 18:30ean. Argazkia, irudiak eta beheko testua: Arrasate Zientzia Elkartea. Arrasateko...

San Felipe Apostol elkartea, 100 urte [testua: Velez de Mendizabal]

Argazkia: Jose Ignazio Zaitegi. Argazkian bi arrasatear jator agertzen dira; ezkerrekoa Jose Luis Etxebarria eta eskuinean Angel Arregi.  San Felipe Apostol elkartearen lehendakaria genuen Angel 1998an, eta Etxebarria lehendakari ohia zen. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

Sofia Kortabarriak eta Milagros Barandiaranek 100 urte bete dituzte

Argazkiak: Udala. Milagrosek apirilaren 28an bete zituen, eta Sofiak apirilaren 29an. Bi arrasatearrek familia artean bete dute mendea eta udal-ordezkarien zorionak ere jaso dituzte, lore sorta bana. Zorionak biei!

Felisa Gomez arrasatearrak 100 urte egingo ditu bihar, uztailak 29

Beheko testua eta argazkia: Udala. 100 urte beteko ditu bihar, uztailak 29, Felisa Gomezek. Bizitako mendea ospatzeko urteurren berezian, familiako 50 kiderekin egingo duen ospakizunaz gain, Maider Morras alkatearen eta Jasone Giraldo Ongizate zinegotziaren bisita jaso du gaur, eta lore...

Vicenta Bengoa arrasatearrak 100 urte bete ditu gaur, zorionak!

Gaur goizean Vicenta Bengoa Iraola omendu dute Etxaluzen, bere mendeurrena dela eta. Omenaldian senideak, lagunak, Abaroa Jubilatuen Etxeko kideak eta Anuska Ezkurra Arrasateko Udalaren ordezkari gisa izan dira. Jubilatuen Etxeak plaka oroigarri bat eta Ohorezko Bazkide txartela oparitu dizkio...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Brutality Sound System bihar (zapatua) Iratin izango da

Bideoa: BSS. Proposamen musikalak, bere Summer Tour 24'ren baitan, saioa emango du Iratiko topagunean arratsaldeko 18:30ean. Bilboko taldeak 'Under pressure'...
- Advertisement -spot_img