Taberna ugarik lehenago itxi edo/eta atean kontrola jarri zuten 23an

1
2136

Segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuz, Arrasateko taberna ugarik 5:00ak baino askoz lehenago itxi zituzten ateak, edo/eta langile bana tabernako atean jarri zuten aforoa kontrolatzen.

Koronabirusaren testuinguruan, ekainaren 23ko arratsaldean, aurtengo Sanjoan ‘berezien’ hasieran, gazte ugari ibili ziren kaleetan, askotan segurtasun distantziak mantendu barik.

Taberna ugari arautuak betetzen ahalegindu ziren, eta horretarako adibidez lokalen atean langile bana jarri zuten. Honek bezeroen sartu-irtenak kontrolatu zituen, bezero gehiegi sar ez zitezen. Neurri hori, esate baterako, Irati tabernak aplikatu zuen.

Hoba tabernak ere gauza bera egin zuen: kaleko ate bat itxi zuen, Juan Carlos Guerra plazakoa hain zuzen, eta beste atean, Otalorakoan, langile bat jarri zuen aforoa kontrolatzen.

Aipatzekoa da ere ekainaren 23 eta 24 arteko gauean Arrasateko tabernek goizaldeko 5:00ak arte zabalik egoteko baimena zutela.

Taupa eta Basati tabernek adibidez, beranduago egon zitezkeen arazoak ebitatzeko, gauerdiko 00:30ean eta 01:00etan itxi zituzten ateak, hurrenez hurren.

Iruzkin 1

  1. Boteloiak ere egon omen dira. Ez dut uste herriko ostalaritza laguntzeko modua denik orduen luzatzea baimentzea eta ondoren ostalarien esku ustea arauak errespetatu araztea. Gauzak ondo pentsatuta egin behar dira eta horretarako lan asko egin behar da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen