Ekimeneko neska-mutilek azaldu dute Erosoren helburu nagusia “ekonomia lokala sustatzea eta berpizten laguntzea dela”. Horretarako “tradizioa eta joera berriak uztartuko ditugu”. Gainera baloreetan oinarrituta egongo da: “pertsonak, euskara eta kalitatezko produktu osasungarria”.
Irudia: Eroso.
Arrasateko gazte ekintzaile batzuk ekimen berri bat martxan jartzen ari dira, Eroso izenekoa, hain zuzen.
Egitasmoa arduratuko da Arrasateko hainbat jatetxetako eta tabernatako produktuak bezeroen etxeetara eramateaz.
Orain arte Irati, Gastroteka 1990, Hamalau eta Izozkitegik jarri dute konfiantza Erosorengan, euren produktuak etxeetara ere heldu daitezen. Halaber, ekimen berriak aurreikusten du taberna eta jatetxe gehiagok ere egitasmoarekin bat egitea.
Bere filosofiari dagokionez, “EROSOren helburu nagusia ekonomia lokala sustatzea eta berpizten laguntzea da” azaldu du ekimen gazteak “gizartearentzako puntako zerbitzua eskainiz”.
Horretarako, “gaur egungo kontsumitzeko joeretara egokituko den eta maila goreneko teknologia erabiliko duen jarduera eskaini nahi diegu Arrasateko herritarrei zein ostalari, komertzio txiki eta lehen sektoreko ekoizleei”.
Bere zerbitzuan tradizioa eta joera berriak uztartuko ditu: “tradizioa zaintzea oso garrantzitsua da EROSOrentzat, eta gure helburua horrek betiere bizirik irautea da. Hau, baina, garaira egokituta eta estrategia berritzaileen bitartez lortzen dela uste dugu, hein handi batean”.
Bide honetan “Arrasateko komertzioei, jatetxeei eta lehen sektoreko produktoreei aukera hori eman nahi diegu, eta online plataforma bat eskainita denda eta tabernen errentagarritasuna hazi nahi dugu, etorkizunean ere, euren presentzia kaleetan bermatzen lagunduz”.
Era berean, “arima duen egitasmoa” bezala definitu dute: “ez litzateke jarduera ekonomiko hutsa izango, baizik eta arima duen egitasmoa izatea nahi genuke. Aurrez aipatu bezala, ekonomia lokala sustatzea izango da gure helburu nagusia”:
“Herriko komertzio txiki eta jatetxeak zaintzeaz gain, inguruko nekazari eta abeltzainak ere bultzatuz”.
Honez gain, “pertsonak zaintzea ere izango da gure balore nagusietako bat. Gure langileen eta hornitzaileen baldintzak zainduko ditugu, betiere duinak izan daitezen”.
“Euskara izango da gure komunikaziorako hizkuntza nagusia. Hala, euskarri ezberdinetako lehen hizkuntza eta harremanetarako erabiliko dena euskara izango da. Nagusiki, gure banatzaile guztiak euskal hiztunak dira”.
Guzti horrez gain, “kalitatezko produktua eta osasungarria zaintzea ere du helburu proiektu honek. Azken finean, gure zerbitzuen bitartez EROSO Eskatu, Jaso, Dastatu eta Gozatu ahal izango duzuela espero dugu!”.
Ideia bikaina! ea aurrera joaterik duen ekimen honek! Auzolana eta elkarlanean eginikoa eta herrira begirakoa.
Gora Arrasateko gazte ekintzailiak!
Bada jende bat krisi garaietan herri ekimenak sustatu eta kapitalismoari aurre egingo dion subjetu bat eraikitzen diarduena, zaintza sare herritarra, besteak beste, dugu horren eredu Arrasaten.
Bada beste jende bat, ordea, krisia eta kapitalismoari etekin handiena atera asmoz antolatzen dena. Glovo enpresak bere banatzaileei soldata jaistea konfinamendu garaian, eskarien kopuruak igo direlako, edo Eroso bera, konfinamendua baliatuz etxetik ateratzeko zailtasunak dituztenenei “elkartasunez” xox batzuk aterako dizkietenak.
Herrian eta inguruan gero eta ezagunagoa den LEINN (Mondragon unibertsitatea) graduaren baitan, gazte hauek beraien buruak saltzen digute; euskal hiztunak, ekonomia lokalerako arduratsuak eta ekintzaileak balira moduan, eta noski, denok txaloka. Ez al duzue ikusten etekin ekonomikoa bakarrik dagoela honen atzean? eta bide batez, lotsa gutxi baloreei buruz hitzegiterakoan.
Hasiko gara beste batzuk gure bizilagunen seme-alaben zaintzengatik edo nagusiei erosketak egiteagatik kobratzen?
Aupa zaintza sare herritarra, zuek bai zabiltzatela herria indartzen!
Neuk be sare herritarra babesten dot, uste dotelako herrixa kohesionetako eta inor jausten ez uzteko modue dala. Hori esanda Arrasateko gaztiek ekimen bat sortu badaue, zergaittik zalantzan jarri? Langilien eskubidiek errespetatzen badaue, lana txukun ein, herriko komertziuai lagundu… nun dau arazue? Krisi honetan zerbitzu berrixek sortuko die eta zahar batzuk itxi. Seguru nau negozio txiki batzuendako aukera izengo dala hau.
Lana eitxiagatik kobrau eitxen da, baitxa zaintzan be, gainera etorkin emakumiek eitxen daue lan hori askotan.
Nik hasiera baten Arrasateko gazte ekintzailiei baiezkua ematen dutziet, denboriek esango dau ia zuzen jokaketan dauien ala ez.
Nire ustetan bi proiektuek antagonikuek die, lehen aitxatu doten moruen, batak aurre itxetzo kapitalismuan ofensibai, sistemie berak bultzaketan gaitxuen jokaerak irauli. Ostera honek, kapitalismuen baittan sortzen dan joerie reproduziru, hau da, aukerie dauen bakotxien tajadia atara.
Zaintza lanak itxiarren kobretan da, bai, baina sare herritarrak pandemia garaixan peligro gehixen daukien personak kutsatzie sahiestiarren debalde itxen ditxu erosketak etab. Ekimen hau ez dau martxan urte osuen ziher. Kontestuen ulertu behar da.
Lan baldintzetaz ez daue in berba, seguruenik langiliek be ez ditxuztelako, euren buruek salduko ditxuzte lenau. Hau Glovo edo Uber moruko enpresen kopixie da. Herriko komertziuei lagundu? Akaso bai, baina ze kostutan?
Denporiek esango dau, bai, baina ez harritxu noizbaitx euripeien bizikletan kroketa batzuk erueten ikusten bozu bateronbat. Zuk esan dozun moruen, gauza batzuk itxi ta beste batzuk zabaltzeko gaitasuna dauko merkatuak. Kontua da zela pasetan dan hori. Noiz jarribitzau behingoz limitie astakerixa hauei?
Zure erantzunai repliketako puntuka idatzikot ez luzaketako:
1-Zaintza sarie eta ekimen hau guztiz jasangarrixek die. Ez dot uste zaintza sareko inok tabernarixendako lan eingo dauenik musutruk. Hori ez da eta zaintza sarian betekizuna.
2-Enpresa hau martxan jarri da oin eskari handixa aurreikusten dalako. Eta oin arte ez bada egon beharrik egon ez dalako izengo zan. Ohitturak gura ala ez aldatu eingo die epe ertainien behintzet.
3-Zeba uste dozu salduko dittuztela euren buruak lehenau? Aurreikuspen horreikin ez nator bat ez dittugulako ekimen honeitakuak ezauketan.
4-Uber eta Glovoren kopixia dala dixozu. Arrasate baino gehixau abarkau beharko daue horretarako. Ez da konparaketa zuzena, ez tamaina eta ezta baliabideetan bezta. Arrasate mailan etxez etxeko banaketakin aberastia kostauko jake.
Seguru nau ostalari askori ideia ona pentzetan jakiela ekimen hau. Emaiozu denboria eta aukera bat. Glovo baldin badator, orduan bai akabo.
Jasangarrixek biherrien bateragarrixek esan gure nauen. Gora arrasateko zaintza saria eta arrasateko ekintzailiek!
Erantzun honekin azken komentarixua ingot. Akabo dot nire partez diskusino hau.
1- Bateragarritasun eza ez dot aipatu, beraien xedearen antagonismoa baizik. Uste dot nahiko errez ulertzera eman dudala.
2- Zuretako aukerak sortzen diren bitartean, niretzako sistema ekonomiko mardularen beste erorketa fase bat da. Hau da, lehendik ahula zen ekonomia baten etengabeko krisiaren beste fase bat. Horregatik nion noizbait amaitu behar dugula astakeri honekin, etengabe gaudelako partxeak ipintzen.
3- Lau negozioekin hitzegin dutelako, ez dut uste soldatapean langileak kontratatuko dituztenik hasieratik, hobe norberak aproba egitea. Hala ere, arrazoi duzu, itxoin dezagun eta denbora batean hitzegin.
4- Uber eta Glovoren negozioen kopia, edo hauengan oinarrituta dagoela behintzat berresten dut, eta seguruenik funtzionatzeko moduan antzekotasun handia izango dute. Bata eta besteen arteko tamaina konparaketa ez dut egiten, bistakoak diren arrazoiengatik.
Lazkao Txikiren esaldi famatu bat moldatuz amaituko dut “laster kapitalismoaren zurrunbiloan biraka egongo gara, alternatiboak garelakoan”
Oso idea ona .Lagungarria izando da.
Une honetan ostalaritzak edozein laguntza eskertzen du.
Denok ezin gara GKE izan.
Herri mailako enpresa txiki bat da sortu dena. Herriko komertzio txikiak, tabernak, jatetxeak… ere enpresa txikiak dira eta lanpostu batzuk sortzen dituzte herrian, batzuk duinak, beste batzuk prekarioak… Baina sistema honetan bizi gara guztiok. Guztiok ogibidea atera behar dugu sistema kapitalistan, ez dago besterik.
Sistema horren barruan biziraun behar dugu, eta pertsona batzuek herri mailako enpresa bat sortu badute, ba ez dago aparteko ezer komentatzeko ere. Ondo, animo! Atera dezatela bizimodua, eta bertoko taberna eta jatetxeei laguntzen badie, ba tira, txarto bez. Honek ez dio konpetentziarik egiten zaintza sareari, batak dendetatik eta supermerkatuetatik produktuak eramaten dizkie beharra duten pertsona batzuei (bikain!), baina hau jatetxe eta tabernen eta bezeroen arteko lotura bat da. Bi mundu dira, bi lan esparru. Azken batean, hemen bizitza atera nahi duen edonork egin behar du lan kapitalismoaren eta merkatuaren arabera, hori ez da hautu bat, aldatu beharreko errealitatea baizik. Baina bitartean, lan eta bizi egin behar dugu mundu honetan. Oraingoz, enpresa berri honek ez du etikoki ezer txarrik egin, edo gainerako enpresa txikiek baino ezer txarragorik. Nahiago ditut hauek, Glovokoak baino.
Ez dakit zer dauketzun ekintzailien aurka. Arrasaten jatetxiek behar berri batzuk izango dittuzte aurrerantzian eta gazte batzuk horri erantzuteko ekimen hau prestatu daue. Zerbitzariak biherrian repartidoriek beharko die seguru aski. Kapitalismoaren sistemaren logikan, ados.
Zuk nun egiten dozu lan ba? Eskarixa-eskaintza logika horretatik kanpo dirua irabazteko modurik badau? Zuk planteetan dozuna zer da ba jatetxiei zerbitzu hau ukatzia Arrasaten?
Ados baitxa, ez da zerbitzu original bat, baina horrek ez dau esan gure Glovon antzik euki biher dauenik (zuk zeuk nahasten dozu zerbitzua eta enpresa eredua!) Arrasateko jatetxe askok bizirauteko modua etxez-etxeko zerbitzua izango da eta ekimen honek bide horretan lagunketan dau. Tabernetan ez da zerbitzaririk biherko, seguruena repartorako jentie biherko dala. Egoerak eskatuko dau hori egokitzia.
Uste dot, kapitalismo hitza eta bere teoriak zuk zeuk nahastu dittuzula eta bertan zalapartatu zarela ekonomiaren galbidia negozio berri honetan proiektatuz. Zer irtenbide proposatzen dutzezu herriko ostalaritzari?
Eta badau premisa inportante bat, nire ustez inportantiena. Herriko gaztiei aukera eman bihar jakiela beti, hanka sartzeko bada be.
Hori ba, ez dakit zer dauketzun Arrasateko ekintzailien aurka, ondio lanian hasi barik dazenian…