Taberna bati ustez lapurtzen saiatzeagatik, gizon bat atxilotu dute

0
2284

Ertzaintzak azaldu duenez “agenteei ere eraso die”. Zerkaostetako lapurreta saiakeran beste bi ezezagunek ere hartu dute parte. Atxilotuak 21 urte ditu.

Gaur gauerdiko 00:30ak aldera herritar batek abisua eman die larrialdi-zerbitzuei (112) hiru ezezagun lapurtzen saiatzen ari zirelako.

Ertzaintzaren patruila batzuk bertaratu egin dira Zerkaosteta kalera, eta lehena iristen ikusi egin du “gizabanako bat zuku botilen kaxa bat tabernatik atera nahian, lokaleko erakusleihoan aurrez egindako zulotik”.

“Geldi egoteko adieraztean, gizabanakoak botila bat jaurti die agenteei, baina inor kolpatu barik”.

Ertzainek geldiarazi dutenean “susmagarriak zirkin egin du, eta agente bat eskumuturrean kolpatu du botila batekin”, eta ondoren “aurpegian kolpatzen ere saiatu da”.

Horregatik ustezko delitugilea “inmobilizatua behar izan da. Ondoren, ertzainek atxilotu egin du lapurreta bortxaz egiten saiatzeagatik eta agenteen aurkako atentatuagatik”.

Akusatuak 21 urte ditu, gizonezkoa da, eta gaurkoan epailearen aurretik igaro ostean, aske geratu da baldintzapean. (Goiko argazkia gaur arratsaldean egindakoa da).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen