Argazkiak: Herritar bat.
Atzo, ostirala, sute bat izan zen Aretxabaletako Durana kaleko 26. atarian. Ertzaintzak jakinarazi duenez, eguerdiko 13:30ak aldera larrialdi dei bat jaso zuten. Udaltzaingoaz gain, anbulantzia bat eta suhiltzaileak bertaratu ziren. Suhiltzaileek sua itzali zuten eta ez zen inor zauritu.

