Makinak geratu eta langileek kanpora irten behar izan zuten baina kalteak txikiak izan zirela adierazi dute
Atzo sute txiki bat piztu zen Chinchurreta enpresan. Inguruko bizilagun batek eman zuen Chinchurreta enpresako teilatutik ke pila irteten zenaren abisua 112 SOS Deiak zerbitzuan. Ordurako langileak konturatuta zeuden eta kearen arrazoiaren bila hasita zeuden; aireztatze hodi baten barruan sute txikia zegoenaz ohartu ziren. Suhiltzaileak iritsi zirenerako sua itzaltzea lortu zuten.
Zubillagako suhiltzaileak ez ezik, Legazpiko Korosti parkekoak ere mobilizatu ziren. Zubillagatik bai, sei lagun eta lau ibilgailu, hiru kamioi eta ibilgailu arin bat, hurbildu ziren Chinchurreta fabrikara.