Koadro elektrikoak su hartu du, eta suhiltzaileek horren berri izan dute 19:50ak aldera. Azaldu berri digutenez, orain (20:20ean) “sutea itzalia dugu, ez da zauriturik izan, eta kea atera dadin, ataria eta eskailerak aireztatzeko ahaleginetan gabiltza”. “Badaezpada bizilagunei eskatu diegu euren etxebizitzetatik oraingoz irten ez daitezela”.

