Sua arratsaldeko 18:30ak aldera piztu da Garibai etorbideko etxe batean. Izan ere, Iturbide egoitza ondoko etxe bateko sukaldean sartagin batek su hartu du.
Herritar batek larrialdi-zerbitzuei abisua eman die, eta Zubillagako suhiltzaileak laster batean bertaratu dira, oinezko ugariren atentzioa piztuz.
Badaezpada gutxienez bi kamioi bertaratu egin dira, baina ordurako sute txikia itzalia zuten. Ez da zauriturik izan, eta suhiltzaileek ziurtatu dute arriskua pasatu dela.