Sute txiki bat izan da Polmetasan

0
1286

Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak.

Suhiltzaileek goizeko 07:00ak aldera jaso dute abisua, eta Zubillagako nahiz Legazpiko suhiltzaileak azkar bertaratu dira.

Ezbeharra Markulete industrialdeko PMG-Polmetasaren instalazioetan izan da, Telleria kalean.

“Oliodun hainbat trapu sutan zeuden – azaldu digute suhiltzaileek – eta instalazioetan langileak ez zeudenez, ez da enpresa jendez hustu behar izan”.

Sutea itzali ostean, enpresa barruan ke ugari zegoenez, kea aterarazten ibili dira. Ertzaintza ere bertaratu egin da. Ez da zauriturik izan, eta suhiltzaileek jarduera 07:50ean amaitu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen