Sute batek JMA goizaldean hustu arazi du eta argindar barik utzi du

0
1979

Suhiltzaileek azaldu dute gertaera goizaldeko 02:50ak aldera izan dela, koadro elektriko batean piztutako suaren ondorioz.

Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak.

Suhiltzaileek abisua goizaldeko 02:51ean jaso dute, eta Ziorlako enpresara bertaratu dira bai Zubillagatik baita Legazpitik ere.

Udaltzaingoa, anbulantziak eta Ertzaintza ere bertaratu dira. Lantegia jendez hustu arazi behar izan dute, eta lantegia argindar barik geratu da.

“Ez da sute handia izan – azaldu dute suhiltzaileek – baina ke ugari hedatuta zegoen lantegian, eta lanak izan ditugu kearen jatorria bilatzen”.

“Arazoa koadro elektriko batean sortu da, torreta batean”, eta garrak itzali ahal izan dituzte. Zorionez ez da zauriturik izan.

Suhiltzaileek azaldu dute suteak inguruko beste eraikin batzuetan ere eragin duela. “Badirudi Ospitalean ere argindar barik geratu direla, eta generadoreen inguruko arazo batzuk izan direla”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen