“Sute bat zegoelakoan” suhiltzaileak Pablo Uranga aldean izan dira

0
934

Gaur goizeko 11:30 aldera Pablo Uranga inguruko “etxebizitza bateko galdaratik lurruna irteten ari zen, baina norbaitek uste izan du kea zela” azaldu digute suhiltzaileek.

“Sute bat zegoelakoan”, norbaitek larrialdi-zerbitzuei abisua eman die, eta suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantziak bertaratu dira.

Suhiltzaileek “arazorik ez zegoela” baieztatu egin dute eta ondorioz larrialdi-zerbitzuak bertatik eguerdiko 12:00 aldera joan ahal izan dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen