Ezezagun batek edo batzuek sua piztu dute, eta Udaltzaingoak garrak itzali behar izan ditu.
Herritar batek Arrasate Opinan jakitera eman du ezezagun batek edo batzuek sua piztu dutela Monterron parkean gauez.
Udaltzainak bertaratu egin dira, eta basoko su hau itzaltzen jardun dute, baita suhiltzaileei abisua eman ere.

