Sute bat piztu da bart Meatzerrekan, hektarea bat inguru baso errez

0
1120

Suhiltzaileek gertaeraren berri gaueko 22:45 aldera izan zuten, eta lanean aritu ziren goizaldeko 2:00 arte.

Bideoa: Mondraberri. Argazkiak: Herritar bat.

Oraindik ez da argitu zerk edo nork piztu zuen sua Meatzerrekako baso batean, San Kristobal hilerri ondoko pinudi batean.

Suhiltzaileek larrialdi deia 22:45ean jaso zuten, eta Zubillagako eta Legazpiko suhiltzaileak bertaratu ziren. Suteak hektarea bat inguru baso erre zuen. Suhiltzaileek goizaldeko 2:00 arte lanean jardun zuten.

Gaur goizean, sugarrak berpiztu ez daitezen, erretako lurra ureztatzen lan egin dute Aldundiko Basozaintzako langileak [beheko bideoan]. Erakunde horrek azaldu digunez, atzoko eta azkenaldiko 3 sute “nahi piztu direnaren arrastoak daude”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen