Atzo arratsaldeko 20:00ak aldera sute bat izan zen Gesalibar auzoko bi etxebizitzako eraikin batean. Zubillagako eta Korostiko suhiltzaileak SOS Deiaken deia jaso ondoren bertaratu ziren Ertzaintzarekin batera. Eraikinaren lehen solairuan piztu zen sutea, kalte handiak eraginez, baina ez zuen eraikinaren egitura kaltetu. Zorionez, ez zen inor zauritu.
Baserriko kidea naiz. Ez genuen inondik inora baimenik eman argazkirik bertan azaltzeko. Mesedez eskatzen dizuet ezabatzea.
Gainera, Goienakoa ere gerturatu zen argazkirik atera zitzakeen galdetuz. Esan bezala, ezezkoa eman genion.