Sute bat izan da Reparaciones Arrasate ohian, errepidea itxiaraziz

0
2373

Ezbeharra arratsaldeko 18:35 aldera hasi da Zalduspe inguruan, eta suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertan dira. Suhiltzaileek azaldu berri digute “sutea kontrolpean dagoela, eta brasa batzuk itzaltzea falta dela”.

Gehitu dutenez “guk dakigula, ez da zauriturik izan” baina badaezpada anbulantziako langileak bertaratu dira. Udaltzaingoa ere bertan ari da, eta itxi behar izan du Ospitalearen eta Osinako biribilaren arteko errepide zatia.

“Oraindik ezin dugu zehaztu zerk eragin duen sutea”, baina argi dago eraikin horretan lehen Reparaciones Arrasate zegoela. Suteak ez du ondoko Argatek (lehengo Asmobi) enpresaren egitura, itxuraz behintzat, kaltetu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen