Irudiak: Zenbait herritar.
Sua Arbiñoste inguruan piztu da, badirudi etxaflero baten ondorioz, iluntzeko 19:30 aldera. Sugarrak nabarmen zabaldu dira, eta etxebizitzen eraikinak ez daude bertatik urrun. Besteak beste, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta Zubillagako egoitzako langileek sugarrak itzaltzea lortu dute. Badirudi zorionez ez dela zauriturik izan.
