Ertzaintzak azaldu duenez, pertsona batek kea arnastearen ondorioz artatu behar izan dute anbulantziek. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa ere bertan ari dira.
Arratsaldeko 18:35 aldera sute bat izan da Musakola auzoko Elkano kaleko etxebizitza batean, Suhiltzaileek azaldu dutenez.
Ertzaintzak azaldu duenez, “une horretan ez zegoen inor etxebizitza barruan” baina “badaezpada etxebizitzen eraikina jendez hustu behar izan dute”.
“Pertsona batek kea arnastearen ondorioz artatu behar izan dute anbulantziek, eta beste 5 lagun ere osasun-zerbitzuetako langileekin egon dira”.
Ezbeharraren ondorioz Joan Bengoa kalea motordun trafikoari itxi behar izan diote. Beraz, printzipioz eta zorionez, ez da osasun arazo larririk izan.