Sustrai: “Etxeko zerbitzua handitu egin da egoera berrian”

0
1506

Erosleak telefonoz dendara deitzen du, erosi gura duena esaten dio saltzaileari, saltzaileak sorta hori prestatzen dio, eta eroslea dendara bertaratzen da produktuak jasotzera.

Sustraik Oñatin eta Legazpin bina denda ditu, eta parte hartzen du bi udalerri horietako eta Ordiziako merkatuetan.

Etxeko zerbitzuaz gain, telefono zerbitzu bat dauka: erosleak telefonoz dendara deitzen du, erosi gura duena esaten dio saltzaileari, saltzaileak sorta hori prestatzen dio, eta eroslea dendara bertaratzen da produktuak jasotzera. Horri esker, erosleak denbora gutxiago eman behar du dendako ilaran itxaroten.

Etxeko zerbitzuari dagokionez, “etxera eramaten diogu besteak beste adineko pertsonei edo ezintasunen bat duten pertsonei – azaldu digu Alberto Vesga, Arrasateko Sustrai dendako arduraduna -. Zerbitzu hau hainbatetan doan eskaintzen dugu, batez ere erosketa euro kopuru bat gainditzen badu, halako zerbitzuetan normala den bezala”.

“Gaur (larunbata) adibidez Bedoñako 3 erosleri eraman dizkiegu erosketak. Normalean batez besteko kopurua 3koa izaten da”.

“Orain direla 7 urte inguru pentsatu genuen online denda ere abiatzea, baina eguneroko lanaren ondorioz ez dugu asko garatu. Hala ere, egungo egoerak planteatzen digu zerbitzu hori garatzera, eta agian horretan langile bat jartzea”.

Konfinamenduaren ondorioz janari denden eskaria nabarmen hasi da: “Egoera normalean laneko jangelan, ikastetxeko jangelan, jatetxeetan,… jaten zuten pertsona askok orain etxean jaten dute”.

Hortaz gain, “igo egin da bezero bakoitzak erosketa bakoitzean erositako produktuak eta ondorioz ordaindutakoa. Lehen adibidez 8 € baziren orain 14 € dira”.

Denda herriaren erdialdean izateak eta etxeko zerbitzuak “eskertzen dute erosleek, gertutasun hori estimatzen baitute”.

Etxeko zerbitzuan eskaintzen dituzten produktuak “dendan eskainitakoak dira, hau da, frutak, barazkiak eta kontserbak”. Enkarguak egiteko telefono zenbakiak: 943 10 90 79 eta 677 43 70 88.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen