Hitzaldia Goienagusik antolatu du astelehenerako, urtarrilak 30, goizeko 10:00etan Kulturateko areto nagusian.
Susana Mangana arrasatearra (Gasteiz, 1969) doktorego-ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko (Bilboko campusa) Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuan. Era berean, gaur egun unibertsitate bereko helduentzako Deustobide programan eskolak ematen ditu. Susanak Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko Islamaren eta Mundu Arabiarraren Katedra Iraunkorra zuzentzen du 2006tik, Halaber, 2011tik 2014ra arte, Nazioarteko Negozioen eta Enpresa Zientzien Sailaren Integrazioaren zuzendaria izan zen. Susanak nazioko eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta Ekialde Ertainari eta mundu arabiar-musulmanari buruzko hainbat ikerketa-sare biltzen ditu (ACSRM, FIMAM eta CLACSO, Ekialde Ertainari buruzko lantaldea eta CLACSO, Palestinari buruzko lantaldea). Susana Londresko Unibertsitatean lizentziaduna da Nazioarteko Ekonomian eta Arabiar Filologian, Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko masterra Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan, eta Ikasketa Aurreratuen Diploma du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Esperientzia profesionala du diplomazian, nazioarteko erakundeetan, gobernukoetan eta gobernuz kanpokoetan, bai Europan, bai Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta Afrikan, eta Uruguaiko gobernuaren misio ofizialetan parte hartu du. Lizentziaturetan, masterretan eta bestelako graduondokoetan irakatsi du Argentina, Brasil, Uruguai eta Mexikoko unibertsitateetan, baita Saint Louis Missouriko Unibertsitatean ere, Madrilgo campusean.
Gaur egungo ikerketa- eta ezagutza-arloak honako hauek dira: Ekialde Ertaineko geopolitika, migrazioak, gatazkak eta nazioarteko segurtasuna, aniztasuna eta erlijioa. Susana Mangana nazioarteko politikako eta mundu musulmaneko kulturako analista gisa kolaboratzen du nazioko eta nazioarteko hainbat komunikabidetan (Radio Euskadi, Uruguaiko Radio Sarandí, Uruguaiko Telebista Nazionala, France 24 espainieraz, NTN24, CNN espainieraz, besteak beste).
Nazioarteko hizlaria da, eta ikerketa-egonaldi ugari egin ditu Afrikan, Ekialde Hurbilean, Persiako Golkoan eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Kongoko Errepublika Demokratikoko Nazio Batuen bake misiorako Uruguaiko Gobernuaren behatzailea (2014). Susanak hainbat sari jaso ditu errefuxiatuen kolektiboaren defentsan eta lan humanitarioan egindako lanagatik (Uruguaiko Esportatzaileen Batasunaren Saria ikerketa akademikoari, Federazio Unibertsalaren Bakearen Enbaxadore Saria).
2022ko maiatzean, Susanak misio humanitario batean parte hartu zuen. Misio horrek Poloniak Ukrainarekin dituen mugetara eraman zuen, eta, gaur egun, Euskadin birfinkatutako ukrainar eta afganiar errefuxiatuei laguntzeko hainbat euskal elkarte zibilekin elkarlanean ari da.
HITZALDIA: “Emakumea, bizitza eta askatasuna: Irango matxinadak eta horien ondorio sozial eta politikoak”
Irailaren 16an, Mahsa Amini gazte kurdu-irandarraren heriotzak eragin zituen quae manifestazioen ondorioz, Iranen 155 hiri baino gehiagotan protesta bortitzak bizi diren barne-egoera larria dela eta, hitzaldi bat plantea dezaket honako hauek azaltzeko: Irango herriaren matxinadaren zergatia, zerk eragiten duen matxinada horiek aurrekoekiko lausoak izatea, nazioarteko komunitatearen erreakzioa zein den, planteatzea zergatik hartzen duten ikusgarritasun handiagoa komunikabideetan beste batzuetan baino. Ordutik aurrera, urtarrilaren 30ean, pentsatzekoa da egoerak beste fase baterantz joko duela; beraz, ebaluatu beharko dut Giza Eskubideen materaian zer aurrerapen edo atzerapauso dauden, baina benetan interesgarria da, beraz, herritar gisa eta gizarte demokratiko gisa beste herri batzuekin dugun konpromisoari buruzko hausnarketarako utz diezaguke.