“Supereroankortasunak aplikazio teknologiko oso interesgarriak izan ditzake”

0
268

Ion Errea zientzialariak hitzaldia eman du, Goienagusik antolatuta, eta azpimarratu du ere “zientzia eztabaida zientifikoarekin, iritzi kontrajarriekin,… ere egiten dela”.

Goienagusi elkarteak antolatuta, ‘Supereroankortasuna, markak hausten!’ hitzaldia izan zen herenegun Kulturaten.

Ion Errea (Donostia, 1984) doktore, ikerlari eta irakasleak eskaini zuen hitzaldia, curriculum luzeko zientzialari gaztea.

Hitzaldiak orokorrean azaldu egin du materialetan sortzen den konplexutasuna. Bertan nukleo automikoak eta elektronikoak eduki dauzkagu, eta jakina da euren arteko elkar ekintza.

“Alabaina, haineste egonik, gauza oso konplexuak sortzen dira, hau da, propietate oso konplexuak sortzen dira”.
Hauetako bat supereroankortasuna da, hots, “material batek, tenperatura batetik behera, korronte elektriko guztia galtzen duen fasea”.

Horrek “aplikazio teknologiko oso interesgarriak izan ditzake, baina egia da, tenperatura horiek oso baxuak direnez, ez daukagula teknologia hori guztiz garatuta”.

Hortaz “egun helburua da material berriak aurkitzea, giro tenperaturan eta giro baldintzetan supereroaleak izango direnak”.

Gaur egun “horiek ez dauzkagu baina hidrogeno konposatuetan azken urteotan material berri batzuk aurkitu dira, giro tenperaturan supereroaleak direnak, baina presio oso altuan”.

Horrek erakusten du “giro tenperaturan supereroankortasuna posible dela, eta oraingo erronka da presiorik gabeko halako materialak existitzen ote diren argitzea. Ikerketak horretan dihardu eta horretan dihardugu lanean”.

Hitzaldian ere hizpide izan da azkenaldian izandako polemika batek. Horren harira, aditu honek gogora ekarri du “pertsonok egiten dugula zientzia, pertsonok gure iritziak ditugula, eta debate zientifiko bat dagoela”.

“Iraultza zientifikoen aurretik, nolabait kontsentsu zientifiko berri bat sortzeko prozesuan, eztabaida zientifikoa dago, iritzi kontrajarriak,… Zientzia ere horrela egiten da”.

Izan ere, “nolabait, zientifikoa den oro, ez da egia momentu batean, artikulu bat publikatu delako, baizik eta kontsentsu zientifikoa sortzeko prozesu bat dagoelako atzetik”.

Bestalde, gaiz aldatuta, hitzaldia bukatu ostean, Goienagusik bi ohar jakinarazi ditu: batetik, Goienagusik Virginia Imazen monologorako txartelak gaur (urtarrilak 11) hasiko dituela banatzen Bergarako Seminarixuan, 8 eurotan.

Bestetik, hilabete honetako mendi-irteera printzipioz 26an (osteguna) eramango dela aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen