Sultana Haya eta beste saharar preso politikoen askatzea exijitu da

0
127

Emakume Saharauien Ligak antolatuta, hainbat lagunek bilkura egin zuten zapatuan, baita Saharar Herriaren askatasunaren alde ere.

Argazkiak: Tono Caamaño.

Elkarretaratzea “inpunitatearen aurka” azaldu zen, eta “nazioarteko komunitateak, batez ere espainiar eta frantziar gobernuek duten erantzukizuna” gogora ekarri zuen.

“Krimen anker honen aurreko isiltasuna” gaitzetsi zuen, eta “konplize egiten ditu”. Marokoren errepresio honek “Saharar Herri osoa kaltetzen du”.

Horregatik “espainiar gobernuari exijitzen diogu giza eskubideen arabera joka dezala, bere herriak eskatzen dion etikarekin eta moralitatearekin joka dezala”.

Izan ere, “gobernu demokratiko eta subirano batek ezin ditu bere printzioei uko egin, edozein dela aitzakia. Are gutxiago, erregimen diktatorial bati gustua emateko”.

Antolatzaileek “elkartasun mezu bat helarazi zieten Sultana Haya eta bere familiari, baita zona okupatuetan bizirauten duten saharauiar guztiei ere”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen