Sukaldaritza, taberna eta kafetegiko oinarrizko ikastaroa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak

0
567

Debagoieneko Mankomunitateak, Sarea fundazioa eta Sartei elkartearekin  batera, ZUK-ALDATUZ enplegu proiektua antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua.

Sukaldaritza, taberna eta kafetegiko oinarrizko ikastaroa (480 ordu), gaitasun pertsonalen prestakuntza (40 ordu) eta praktikak (80 ordu, gutxienez) barne hartzen ditu proiektuak eta Debagoieneko eskualdean erroldatutako pertsonei dago zuzenduta. Prestakuntza maila baxua eta egoera zaurgarrian dauden pertsonek izango dute lehentasuna.

Klaseak gazteleraz izango dira, beraz, ezagutza maila egokia ezinbestekoa da.

  • Hautaketa elkarrizketak: Irailaren 15etik 22ra, Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan (Nafarroa etorbidea 17, Arrasate).
  • Hautaketaren emaitzak: Irailaren 24a.
  • Ikastaroaren hasiera data: Irailaren 27a.

Izena emateko hemen klikatu eta galdetegia.

Informazio gehiago 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen