Hitzaldia urriaren 19an, datorren astelehenean izango da, ohi denez, Kulturaten goizeko 10:00etan, ikerkuntza jakingarria oinarri.
Argazkia: Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia.
Hitzaldiaren izenburu osoa honako hau izango da: “El suicidio en la adolescencia y la juventud: mitos, señales de alarma y estrategias de prevención”.
Ekitaldiak aztertu egingo du “nerabezaroko eta gaztaroko suizidioa errealitate konplexu, zergati anitzeko eta saihesgarri” gisa.
Horretarako kokatuko du “osasun publikoko arazo bezala, eta argudioak emango ditu isiltasuna, ospe txarra eta erantzun falta eragiten dituzten mitoen aurka”.
Gainera ohartaraziko du “alarmako seinale nagusien inguruan, ahozkoak eta jokabideari dagozkionak, baita arrisku faktoreen, faktore larrigarrien eta faktore babesleen inguruan”.
Balluerkak azpimarra jarriko du ere “hezkuntzaren alorrak detekzio goiztiarrean duen garrantzian, errespetuz entzutean, laguntzan eta babes-sareen aktibazioan”.
Ezagutzera emango ditu “suizidioaren inguruko ikerketaren egungo erronkak eta ebidentzian oinarrituriko estrategia prebentiboetan aurrera egitearen beharra”.
Hitzaldiaren “mezu nagusiena” izango da “suizidioaz erantzukizunarekin hitz egiteak biziak salba ditzakeela”.
Nekane Balluerka Lasa:
- Lizentziatua (1989) eta doktorea (1993) Psikologian EHU/UPVtik bietan Sari Bereziekin
- Psikologia fakultateko dekanordea (2004-2006), Kalitate eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako errektoreordea (2006-2009), eta Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea (2012-2016)
- Irakaskuntzaren Ebaluazio Batzordeko kide (2007-2012), eta Gizakiekin Ikertzeko eta Irakaskuntza Praktikako Batzorde Etikoaren lehendakaria (2012-2013)
- UPV/EHUko errektorea (2017-2021)
- Qualiker ikerketa taldea zuzentzen du
- Atzerriko hiru unibertsitatetako ikertzaile bisitatzailea
- 62 ikerketa proiektutan parte hartu du (19tan IP bezala)
- 137 artikulu zientifikoren egilekide, 31 liburu, 11 liburu-kapitulu, 60 hitzaldi eta 250 ekarpen nazioko eta nazioarteko kongresuetan
Bere ikerketaren ildo nagusietako bat da “ebaluazio psikologikoaren lan-tresnak sortzeko eta kulturartekotasunean egokitzeko metodologia”.
Bere laneko beste zeregin nagusietako batzuk dira “gaitasun sozioemozionalak sustatzeko programen diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa”.




