Errekako gorpua desagertutako pertsonarena dela baieztatu du Ertzaintzak

0
4703

Goiko argazkia: Ertzaintza / Beheko argazkiak: Euskadiko Suhiltzaileak.

Suhiltzaileek azaldu dute jarduera Osintxu auzoan egin dutela 15:00ak aldera, eta Ertzaintzak ere parte hartu duela. Goian bego hildako laguna, eta gure doluminak senide eta gertukoei.

Ertzaintzak gehitu du “Bergaran desagertutako pertsona bat aurkitzeko bilaketa-dispositiboa gaur abiatzekoa zela, baina gorpu honen agertzearen berri izan dutela”.

Mediku forentsea eta funerariako zerbitzuak bertan lan egitekoak dira. Ertzaintzak arratsaldean baieztatu du gorpua desagertutako pertsonarena dela.

Lagun honek, 56 urte zituen eta Bergaran desagertu zen aurtengo otsailaren 19an. Ertzaintzak adierazi du “heriotza ikertzen diharduela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen