Bizilagun batek ke hodei handia ikusi du, eta suhiltzaileei abisua eman die.
Gauerdiko 12:00ak aldera, Zigarrola kalera suhiltzaileak hurbildu dira. Dirudienez, bertako lokal batean egiten ari diren obretan, erradiadore batzuk piztuta hutsi dituzte hezetasuna kentzeko, eta hauek ke hodei handia eragin dute. Bizilagun batek suhiltzaileei abisua eman die, eta Ertzaintzarekin batera bertaratu dira. Zorionez lokala hutsik dago, eta ez da zauriturik egon.