Suhiltzaileek Arrasaten igogailuen inguruko “abisu asko” jaso dituzte

0
2182

Larrialdi-zerbitzu hauek gehitu dute, itzalaldi orokorraren ondorioz, “abisu gehienak ia aldi berean iritsi zaizkigula”.

Igogailuetan ez gora, ez behera geratu diren erabiltzaileak bertatik atera ahal izan dira “suhiltzaileen edota mantentze-enpresen jarduerari esker”.

Beste batzuk igogailutik atera ahal izan dira “itzalaldia amaitzearen ondorioz”. Arazo hauetaz aparte, suhiltzaileek “ez dugu bestelako jarduerarik egin behar izan gaur Arrasaten”.

Suhiltzaileek aholkatzen dute “badaezpada gaur, igogailuak baino, eskailerak erabiltzea, behintzat eskailerak erabil ditzaketen pertsonek”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen