Atzo arratsaldeko 18:00 inguruan Erguingo Uriburu kaleko instalazio elektriko batean sute txiki bat piztu zen.
“Leherketa txiki batzuk izan dira eta txinparta batzuek salto egin dute” bertako bizilagun batek azaldu zigun bezala.

Larrialdi-zerbitzuei abisatu zieten, suhiltzaileak bertaratu ziren, eta “tokia ziurtatzen” jardun zuten. Bizilagun honek bere kezka azaldu du “su hartutako argindarraren kableen ondoan gasaren hodiak daudelako”.
Gaueko 21:00 aldera Iberdrolako bi teknikari bertaratu ziren, eta besteak beste, transformadorea aztertzen aritu ziren.
