Musakolako kale honetan, Beverly taberna ohiaren atzealdean, atzo gaueko 21:00ak aldera gas usaina atzeman zen. Suhiltzaileei abisua eman zitzaien, eta Zubillagako suhiltzaileek kaldera bat aztertzen eta neurketak egiten jardun zuten. Ez ziren zauriturik eta kalte materialik izan.