Suhiltzaileak Arrasatera bertaratu dira

0
1587

Suhiltzaileek ezagutzera eman dute Arrasaten pertsona batek kalean bere buruaz beste egiteko nahia agertu duela gaur goizean.

Anbulantziako langileak ere bertan izan dira lagun hau artatzeko. Azkenean zorionez ez da heriotzarik izan, eta egoera hauen harira, Osasun-zerbitzuek ondoko jarraibideak ematen dituzte:

“Suizidioaren inguruko ideiak badituzu, edo gai honek kezkatzen bazaitu, garrantzitsua da osasuneko profesional bati laguntza eskatzea, lehen arretako medikuari adibidez”.

“Arreta sanitarioa jaso dezakezu eguneko 24 orduetan eta egunero 112 telefonoan. Egokiagoa baderitzozu, aurrez senide edo lagun batekin hitz egin”.

“Ezagutzen duzun pertsona bati suizidatzeko asmoa igartzen badiozu, gomendagarria da berarekin gai horretaz zintzotasunez hitz egitea, berarekiko interesa agertzea, bera babestea eta laguntza profesionala bilatzea”.

“Arriskua berehalakoa dela uste baduzu, larrialdi sanitarioko arreta-zerbitzu bati deitu (112 telefonoa) eta pertsonarekin egon, profesional batek artatzen duen arte. Beragandik urrundu itzazu bere burua kalte lezakeen objektuak”. Era berean, ondorengo telefonoak eskura daude:

  • Esperantzaren telefonoa: 717 003 717
  • Larrialdi-zerbitzuen telefonoa: 112
  • Jokabide suiziden inguruko arreta telefonoa: 024

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen