Hiru kontzertu izango dira asteburu honetan ere Musikaldiaren baitan, Udalak antolatuta, JAMEn edota San Frantziskon. Hona hemen hiru hitzorduak.
Argazkia: Suhar Abesbatza.
Cadenza Quartet: maiatzak 12 (ostirala), arratsaldeko 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan.
Partaideak: Diego Levices Sanz, saxofoi sopranoa, María Ortiz Pozo, saxofoi altua, Claudia Carballo González, saxofoi tenorra, eta Jorge Esteban Larreina, saxofoi baritonoa.
Duo Samouil Okiñena: maiatzak 13 (larunbata), arratsaldeko 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan.
Tatiana Samouilek ibilbide polifazetikoa du: bakarlari gisa jotzen du orkestra ospetsuenekin, mundu osoko ganbera-musikari gisa parte hartzen du jaialdietan eta irakasle ospetsua da. San Petersburgon jaioa, Tatianak Moldavian ikasi zuen eta ondoren Moskun. JOSU OKIÑENA pianista eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Suhar Abesbatza: maiatzak 14 (igandea), arratsaldeko 19:30ean, San Frantzisko elizan.
Suhar ahots grabez osatutako abesbatza bat da eta 2018ko udazkenean hasten du bere ibilbidea, kantu koralean eskarmentu handiko ahotsak elkartuz, maila goreneko formazio mota honetarako errepertorioa lantzeko helburuarekin. Esteban Urzelai Eizagirre zuzendariak bultzatutako proiektua da, abesbatzen munduan duen esperientzia zabalarekin, Suhar bere proiektu pertsonal bihurtu nahi duena. Proiektu honetan Amaia Zipitria pianistak ere parte hartzen du.