Testua: Arima Zubiko Ordezkarien Junta / Argazkia: Herritar bat.
Arrasateko Arima Zubi plazako atarietako Ordezkarien Juntak gure kezka azaldu nahi dugu, Juntako pertsona batek sufritutako erasoagatik.
Udalak erabaki du udal-ordenantza bat idaztea, ostalaritzarentzat jabetza eta erabilera publikoko zoruaren okupazioak arautzeko.
Arima Zubiko Junta hau Udalarentzako proposamen sorta bat lantzen dabil, proposamenak azter daitezen eta, hala badagokio, egiten ari den Ordenantzak jaso ditzan.
Helburua da Ordenantzaren onarpenarekin oreka bat lortzea bizilagunen eskubideen (gauez atseden hartzeko, atarietara lasai eta baketsuki iristeko, zarataren kontrola egun osoan izateko) eta ostalaritzako jardueren garapenaren artean.
Duela egun batzuk Juntako pertsona batek sugegorri bizi bat topatu zuen bere etxebizitzan sartzeko lanpasean edo felpudoan, atearen ondoan, aurreko asteazkenean, goizeko 09:20ean.
Eraso hau erabat salatzen dugu, erasoaren helburu bakarra pertsona bat izutzea izan da, eta pertsona honek elkarlanean dihardu neurri batzuk onar daitezen, muga eta zehaztapen tekniko eta egoki batzuen bitartez. Elkarlan honek helburu du egungo arazoekin amaitzea, arazo hauek arriskuan jartzen baitituzte Arrasateko Arima Zubi plazako bizilagunen osasuna eta ongizatea.
Eta pertsonaren batek sufritu izan balu sugegorriaren haginkada eta pozoitua izan balitz?
Ze lotsa gutxi! Arimazubiko ordezkarien juntak hosteleroei egoztea ekintza hau!
Espero dot herri honek hau Ez sinistea!
Agian haginka egingo balu…sugea urdina bihurtuko zan…..
Ostegun asko doiez Arimazuriko bizilagunak zarata eta zikinkerixa jasaten. Ta ostalariak beste nunbaitxera begira.
Ikusi beharra dago nola uzten duten plaza, zikinkeri beteta. Gero kexatzen gara goi mailatan diruagatik egiten dituzten astakeriak. Beno, batzuk bete mailan ere egiten dituzte eta gehiago ezin dutelako. Okerrena da horiek direla gehien kexatzen direnak goi mailako pertsona horietaz. Faltsukeri ikaragarria.
Sugearen eta ostalari batzuen molestia horren inguruan ados, baina udaletxeak ordenantza proposatu duela gezurra da. Ostalari askok elkarbizi osasuntsua nahi dute,eta gezurretan ari dira. Estrategia oso garbia dago: konfrontazioa nahi dute, eta badirudi, bizilagunen artean egon badagoela… somatzen dut.