Aurten Isabel Martin Vazquez eta Jose Berrio Gilo jaso dute omenaldi berezia jubilatun zaharrago gisa.
SUDCk Arrasateko jubilatuak omendu ditu Musakola Kiroldegian eskaini dien bazkari batekin. Antolakuntzaren arabera, aurten 425 jubilatuk hartu dute parte bazkarian. Ohi bezala, bazkarian omenaldi berezia egin zaie Arrasateko jubilatu zaharrenei. Aurten, Isabel Martin Vazquez 95 urterekin eta Jose Berrio Gilo 93 urterekin omendu dituzte.