Goiko bideoa: Sua / Beheko testua: Kooltur Ekintza.
Ostegun honetan, urtarrilak 26, Sua taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Sua taldeak Maruri-Jatabe rockaren mapan jarri du, eta ez edonola gainera. Izan ere, laukoteak jakin du batzen naturaltasunez eta freskotasunez amorrazioa eta modernitatea, musika dantzagarria eta riot girrl-en indarra, besteak beste.
Bi disko luze dituzte dagoeneko (‘Ordu beltzak’ eta ‘Gorde genituen beldurrak’), eta azkenekoa aurkeztuko dute.