Su kontrolatu batek alarma piztu du hainbat herritarren artean

0
1570
sastrakak

Gaur goizean Arrasateko herriguneko hainbat bizilagunek sua ikusi dute Kurtzetxikin, eta horietako hainbatek Udaltzaingoari abisua eman diote.

Mondraberri suaren tokira bertaratu da, eta ikusi du su kontrolatu bat izan dela, Arrasateko baserritar batek sastrakak erretzen jardun duela.

Lagun honek azaldu digu Aldundiaren, basozainaren eta bestelako baimenak dituela holako lanak egiteko.

Herritar batek ateratako argazkia.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruila bana bertaratu dira gaur goizean, eta baimendu dute baserritarra lanean jarraitzea.

Arrasateko lagun honek azaldu digu “sastrakaz beteta zegoen lur eremu bat garbitzen nabilela. Pentsa, 6 metroko oteak kendu behar izan ditut, besteak beste”.

Halaber, nabarmendu du Arrasate eta Kurtzetxiki arteko bide bazterreko lan hauek “bidea zabalik mantentzen laguntzen dutela”.

“Gaur arte ez dut sua piztu gaur arte euririk egin ez duelako. Euriarekin eta hartu ditudan neurriekin sua ez da zabaldu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen