Gaueko 23:30ak aldera, Garibaitik patruilatzen ari ziren udaltzainek sua ikusi dute. Itzaltzen saiatu eta suhiltzaileei dei egin diete.
Argazkiak: Gontzal Landa Herbias eta herritar bat
Udaltzainek berehala dei egin diete suhiltzaileei, eta sua itzaltzen saiatu dira. Zubillagako suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak itzali dituzte. Ertzaintzaren patruila batzuk bertaratu dira, baita anbulantzia bat ere, baina ez da zauriturik izan. Erasoak batez ere kutxazain automatikoa kaltetu du, eta ke ugari eragin. Ez da beharrezkoa izan dorreko bizilagunak etxeetatik ateraraztea. Suhiltzaileek sukurtsalaren ateak zabaltzea lortu dute, eta ostean ke-erauzgailua aktibatu dute.

