Gaur gaueko 21:00etan egingo da ekintza Arrasaten, kontuan hartuz biolentzia matxistak 3 emakume erail dituela aste honetan.
Gizonezko batek ama erail zuen herenegun Plaentxin, ‘Toli’ goitizenekoa, eta dagoeneko biolentzia matxistak aste honetan 3 emakume erail ditu Euskal Herrian.
Hori salatzeko, Emakumeen Mundu Martxaren Arrasateko Plataformak antolatuta, gaur gaueko 21:00etan kazerolada egingo da etxeetako balkoietan edo leihoetan.
