Sonic Trash Gaztetxean izango dira ostegunean

0
467

Sonic Trash Gaztetxean izango dira ostegunean `Kooltur Ostegunak´ ekimenaren barruan. Kontzertua gaueko 22.000-etan hasiko da eta prezioa betikoa izango da kasu hauetan: 7 euro. Taldea rock soinuarekin oso lotuta dago eta bertaratzen direnek taldearen abesti askorekin gozatu ahal izango dute. Azken urteotan Euskadin izan den euskal rock talde ospetsuenetako bat ezagutzeko aukera paregabea: “Beste eragile askori bezala, Kooltur Ekintzakooi pandemiak jarduna izugarri baldintzatu digu oztopoak ugariak izan direlako. Hala ere, kulturaren gurpila ez gelditzeko uneoro ekintzak sustatzen jarraitzeko ahaleginean ibili gara eta domeketan zein Amaia Udal Antzokian ere egin izan ditugu emanaldiak”.

Sonic Trash Bilboko talde beteranoa da, Ya Te Digo-ren errautsetatik aspaldi sortutakoa. Ibilbide sendoa izan du taldeak, beti ere 90eko hamarkadako sonoritate paleta zabalean arakatu eta onena aterata. Rocka, noise-a, post-rock, hori guztia koktelera indartsu eta ilun batean. Orain, urte batzuetako isilunearen ostean, ‘King Kong party’ lan luze berria aurkezten dihardute. gaztelania, ingelesa eta euskara uztartuta.

-Urriak 21, Sonic Trash.

-Urriak 28, Joseba Irazoki eta Lagunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen