Kontzertua: SONAKAY

0
123

Euskarazko abesti ezagunak flamenko estiloan eskaintzen ditu taldeak. Gaur bere webgune ofizialean baieztatu du Arrasaten arituko dela.

Bideoa: EITB.

Donostia inguruko taldeak ‘Sonakay guztiekin’ diskoa aurkeztuko du, eta lan honekin MIN sarietako flamenko ataleko finalean da.

Aldai parkeko kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da, ekainaren 30ean (asteazkena). Sarrerak “oraingoz (ekainaren 11n) ez daude erosgai, baina datozen egunetan erosi ahalko dira”.

Taldeak beste bi kontzertu baieztatu ditu uda honi begira: Tafallan uztailaren 9an eta Tolosan uztailaren 30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen