Izan ere, Bidezko Merkataritzako Azokaren ateak irekiko dira, eta Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen erakusleiho izango da. Ibai-Arteren tonbola eskuzabalak ere ez du hutsik egingo hitzordura, ekainaren 7an.
Collagea: MB artxiboa.
26.a izango du aurten Arrasateko Elkartasun Egunak, eta ekainaren 7an ospatuko da, gaur egungo nazioarte gatazkatsuaren testuinguruan.
Jardueraren antolatzaileak Harreman erakundea, Mundukide Fundazioa eta Activos por un Mundo Solidario (Mundu Solidarioa Helburu) dira.
Laguntzaileak, berriz, Ibai-Arte, Laboral Kutxa, Kids&us eta Arrasateko Udala, eta honakoa duzue Seber Altuben ospatuko den egitaraua:
10:30etik hasita eta egun osoan zehar Ibai-Arte tonbola
11:00etan puzgarriak eta Kids&us activities
11:30ean Arrasateko Trikitixa Eskolaren emanaldia
12:15ean gaita emanaldia Arrasateko dantzari, erraldoi eta kilikiekin
13:00etan Arrasate Musikalen kontzertua: Banda Gaztea, Izan Suzuki eta Haize-egur Taldea
16:30ean puzgarriak eta Kids&us activities
17:30ean ikuskizun musikala: ‘Kia eta bere ukelelea’
18:30ean txokolatada Bidezko Merkataritzako produktuekin
19:00etan Karena taldearen kontzertua
20:30ean Ibai-Arte sariaren zozketa (300 euroko bonoa)




