Soilik Mondratek eta Mondragon Unibertsitateak jokatuko dute asteburu honetan

0
275

Gure taldeen artean Mondrate eta Mondragon Unibertsitatea baino ez dira kantxaratuko asteburu honetan. Mondratek Jarrilleros Peñota Dental hartuko du larunbatean Musakolan arratsaldeko 18 00etan. Aurreko astean, Leioaren aurka, bigarren fase honetako lehen garaipena lortu zuten arrasatearrek. Zaleek Twitch-eko Mondrate kanalaren bidez ikusi ahal izango dute partidua.


Mondragon Unibertsitateak, bestalde, asteazkenean Zilarreko LEB Ligarako igoera jokatzeko txartela lortu ondoren, LBC Cocinas.com taldearen aurka jokatuko du arratsaldeko 19:00etan Iturripen. Bi jardunaldi falta zaizkio talderi liga amaitzeko: bihar jokatuko duen partidua eta maiatzaren 2an Easoren aurka jokatuko duen derbya. Partidua Twitch-en ikusteko aukera egongo da.


Mondrari atseden eguna egokitu zaio asteburu honetan, eta Kanpanzar Arrasate ligako bigarren faseko aurkariak ezagutzeko zain dago. Mugarri-Ingouri dagokionez, maiatzaren 9ra arte ez du hurrengo partidua jokatuko jaitsiera fasean. Orain arte jokatutako biak irabazi ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen