Soilik Mondratek eta EBAko MUk jokatuko dute asteburuan

0
301

Aste Santuak aldaketak eragiten jarraitzen du gure kirol taldeen egutegietan. Asteburu honetan Mondratek eta EBA Ligako Mondragon Unibertsitateak bakarrik jokatuko dute.

Areto futboleko Mondratek Goierriren aurkako derbia jokatuko du bihar, larunbata. Partidua Musakolako kiroldegian jokatuko da, Arrasateko taldeak jokatzen duen ohiko orduan, arratsaldeko 17:30ean. Mondrateri sei partidu geratzen zaizkio liga amaitzeko eta laugarren postuan dago sailkapenean.

Asteburu honetan jokatuko duen beste taldea gizonezkoen EBA Ligako Mondragon Unibertsitatea izango da. Arrasateko saskibaloi taldeari Kantabriara bidaiatzea egokituko zaio, bertan Cantbasket 04ren aurka jokatuko baitu Santanderreko Kirol Jauregian larunbatean arratsaldeko 17:30ean. Mondragon Unibertsitateko lehen mailako emakumezkoen taldeari dagokionez, ez da lehiaketara itzuliko apirilaren 21era arte.

Futbolaren kasuan, Mondra eta Leintz Arizmendi ez dira lehiaketara itzuliko apirilaren 23ra arte.

Gogoratu, halaber, Mugarri Ingou Arrasatek, Kanpanzar Arrasatek, AGT Arrasate/Eibarrek eta Arizmendik amaitu dituztela euren lehiaketak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen