Soilik Mondrak jokatuko du asteburu honetan [kirol prebia]

0
406

Mondragon Unibertsitateak eta Kanpanzar Arrasate-Ordiziak asteburu honetan atsedena hartuko dute, eta Mugarri-Ingouk, Mondratek eta Arizmendik euren ligetako fase erregularra amaitu dute.

Mondra izango da asteburu honetan jokatuko duen bakarra. Talde sarrailagileak Mutriku hartuko du Mojategin bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Egun eta ordu aldaketa bihar jaieguna delako izan da. Zaleek YouTube plataformaren bidez partidua ikusteko aukera izango dute.

Ligako fase erregularra bukatu duten taldeei dagokienez, zorte ezberdinekin bukatu dute. Mondratek bigarren fasea jokatuko du, eta multzo bakoitzeko lehen lau sailkatuek parte hartuko dute. Mugarri-Ingouk apirilean jokatuko du jaitsiera fasea. Amaitzeko, Arizmendi boleibol taldeak Euskal Kopa jokatuko du aurki.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen