Soilik Mondrak jokatuko du Arrasaten asteburuan

0
291

Futbolak irekiko du asteburu honetan kirol jardunaldia. Mondra izango da Arrasaten jokatuko duen talde bakarra. Bihar, larunbata, arratsaldeko 16:00etan Urolaren aurka jokatuko du Mojategin. Bestalde, Leintz Arizmendi Donostiara joango da Intxaurdiren aurka jokatzeko. Partidua Cesar Benito futbol zelaian jokatuko da bihar, larunbata, arratsaldeko 18:30ean.

Kanpanzar Arrasatek Euskal Ligako bigarren faseko azken partidua jokatuko du bihar, larunbata. Bilboko Unibertsitatearen aurka jokatuko du Bilboko El Fango kiroldegian, bihar, larunbata, arratsaldeko 17:30ean. Bertan, kurtsoa garaipen batekin bukatzea bilatuko du, bide batez, kurtsoa taldeburu bezala agurtzeko. Bestalde, AGT Arrasate/Eibarrek aurreko asteburuan jokatu zuen denboraldiko azken partidua.

Denboraldiko azken partidua ere jokatuko duen beste talde bat Mugarri Ingou Arrasate izango da. Arrasateko eskubaloi taldeak agur esango dio denboraldiari Ormaiztegin. Bihar, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Zubipe kiroldegian Urola Laztimendiren aurka lehiatuko da.

Boleiboleko Arizmendik ere agur esango dio 2022-2023 denboraldiari. Kasu honetan Logroñon jokatuko du denboraldiko azken partidua. Errioxako Unibertsitatea izango du aurkari bihar, larunbata, arratsaldeko 18:30ean.

Saskibaloiari dagokionez, EBA Ligako gizonezkoen Mondragon Unibertsitatea Durangora joango da bihar, larunbata, Tabirako Baqueren aurka jokatzeko. Partidua Landako kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 19:00etan. Emakumezkoen lehen mailako Mondragon Unibertsitateari dagokionez, apirilaren 21era arte ez da itzuliko lehiaketara.

Amaitzeko, areto futboleko Mondrate taldeak ere ez du berriro jokatuko apirilaren 16ra arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen