Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia: Sofa.
Ostegun honetan, otsailak 9, Sofa taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Sofa Zarautzen 2012an sortutako taldea da. Musika estilo oso desberdinetan hazitako hiru tipo ahotsik gabe, instrumentalekin soilik esperimentatu eta kantu aberats eta erraldoiak eraikitzen hasi ziren, esperimentatzen. Halakoa izan zen haien estreinako diskoa, borobila eta oso interesgarria.
Luzaroan isilik egon da taldea, eta hara non, ‘Krispetak’ izeneko lan luze berriarekin datoz bueltan, beti bezain irudimentsu, eraikitzaile eta, gainera, orain ahotsa ere batu dute.