Klubeko talde nagusiak Ibaizabal izango du aurkari Aretxabaletako kiroldegian. Hitzordu berezia baliatuz, klubak kanpaina irekiko die “liga erregularreko etxeko partidu guztietan lagundu eta animatu nahi duten” zale denei”.
Irudiak: Ointxe kluba.
LF2 kategoriako talde zuri-moreak 2026-2027 denboraldian egingo du debuta, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian 18:00etan.
“Maila altuko lehia exijentea espero da”, izan ere, “Ibaizabalek bere ahalmena erakutsi zuen Arrasateko taldeari denboraldiaurrean irabaziz”.

“Lehiakortasun handiko taldea da, eta erritmo oso azkarra jartzen dio jokoari, ondorioz Smartlog Ointxek harmailetatik erabateko laguntza beharko du garaipenagatik borrokatzeko”.
Zuzendaritzak eta talde teknikoak “deialdi berezia egiten diegu zaleei eta herritarrei oro har, Ibarra bete dezagun, larunbat honetan 18:00etan, eta taldea denboraldiko hasiera historiko honetan bultzatzeko”.

Hitzordu berezia baliatuz, klubak ofizialki LF2 denboraldirako bazkidetza kanpaina abian jarriko du.
Ekimen hau zuzenduta dago “emakumezko taldea liga erregularreko etxeko partidu guztietan lagundu eta animatu nahi duten gizonezko eta emakumezko zale guztiei”.




