Argazkia: Artxiboko irudia
SMARTLOG Ointxek 60-52 galdu zuen Barakaldoren aurka jokatutako euskal derbia. Arrasateko taldeak zailtasunak izan zituen aurkariaren defentsa-aldaketei aurre egiteko eta ez zuen erasoan behar besteko jarraitutasunik aurkitu.
Lehen zatian, bi taldeek saskiratzeko arazoak izan zituzten, eta atsedenaldira 26-19ko emaitzarekin iritsi ziren. Aldageletatik bueltan, Ointxek defentsako intentsitatea handitu zuen, baloiak berreskuratu eta markagailua irauli zuen (34-35).
Hala ere, arrasatearrek ezin izan zioten une on horri eutsi. Barakaldok berriro kontrolatu zuen partida, eta azken minutuetan garaipena ziurtatu zuen. Joana jokalariaren bosgarren faltak ere zailtasunak gehitu zizkion Ointxeri.
Porrotak erasoan hobetu beharra agerian utzi du, nahiz eta taldeak erreakzionatzeko gaitasuna erakutsi zuen. Hurrengo jardunaldian atseden hartuko du SMARTLOG Ointxek, Katalunian bi partida jokatu aurretik.




